Paradisu Zinemaren pantailan ikusiko ditugun filmak


MERCI PATRON!

Martxoak 23, osteguna / 21:00 / 3€

  • Zuzendaria: Francois Ruffin.
  • Urtea: 2016.
  • Herrialdea: Frantzia.
  • Iraupena: 84 min.
  • Generoa: Dokumentala.
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: Krisiak jotako beste hainbat familia moduan, Jocelyne eta Serge Klur bikoatea langabezian geratu da. Zorrez leporaino itota, beraien etxea galtzear dauden unean, François Ruffinek, Fakir egunkariaren sortzaileak, lan bat eskainiko die.
  • Sarrerak: www.kulturaz.eus/zinea
  • Azpitituluak: euskaraz (Filmazpit)

SIPO PHANTASMA (Koldo Almandoz zuzendaria izango dugu gurekin)

Apirila 6, osteguna / 21:00 / 4€

  • Zuzendaria: Koldo Almandoz.
  • Urtea: 2014.
  • Herrialdea: Euskal Herria.
  • Iraupena: 69 min.
  • Generoa: Dokumentala.
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: Ordubeteko itsas-bidaia bat, zinemagile banpiro baten saiakera metafilmikoa, film fantasma bat. Aurkitu eta berriz bilatzera daramaten bilaketen istorio bat. F.W. Murnau eta haren Nosferatu filma; Bram Stoker-en, Florence Balcomberen eta haren mutil-lagun Oscar Wilderen arteko maitasun-hirukotea. Naufragio ezagunak, itsasontzi batean emandako oporrak. Hilobi batetik lapurtutako bustoa, historiari eta zinemari buruzko gogoetak. Fikzio gotikoa, errealismo dokumentala eta bideo-saiakera ezkutatzen duten errusiar panpin batzuen historia. Kontakizun baten Collagea: liburu-zatiak, eskutitzak, txostenak, iragarkiak, telegramak, prentsako artikuluak, film-zatiak, txotxongiloak. Ispilu-jolas bat, benetako eta fikziozko banpiroak biltzen dituena: bakardadea, gizagabetzea eta gizarte-kontrola. Eta erdigunean, Drakula nobela; haren protagonista, haren egitura, haren funtsa.
  • Sarrerak: www.kulturaz.eus/zinea