Paradisu Zinemaren pantailan ikusiko genituen filmak


LOS EXILIADOS ROMANTICOS (2015eko urriaren 29an)

  • Zuzendaria: Jonas Trueba.
  • Urtea: 2015.
  • Herrialdea: Espainia.
  • Iraupena: 70min.
  • Generoa: Drama/ Maitasuna/Road Movie
  • Gomendatutako adina: guztientzat.
  • Sinopsia: Hiru lagun eta bidaia bat: Madril, Toulouse, Paris, Annecy... Izan diren edo izan zitezkeen maitasun harremanei buruzko film bat ere bada hau. Miren Izaren (Tulsa) musikak laguntzen dio uda bukaerako bidaia honi.

MOMMY (2015eko azaroaren 12an)

  • Zuzendaria: Xavier Dolan.
  • Urtea: 2014.
  • Herrialdea: Kanada.
  • Iraupena: 139min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: 16 urtetik beherakoentzat ez gomendatua.
  • Sinopsia: Alargun batek 15 urteko seme gatazkatsuaz arduratu behar du; hark arreta falta eta hiperaktibitate arazoak dauzka. Ama-semeak ondo konpontzen eta halabeharrezko elkarbizitza ahalik eta ondoen eramaten saiatuko dira. Kyla bizilagun berriaren etorrerak beren bizitzan arrastoa utziko du.

LA MIRADA DEL SILENCIO (2015eko azaroaren 26an)

  • Zuzendaria: Joshua Oppenheimer.
  • Urtea: 2014.
  • Herrialdea: Danimarka.
  • Iraupena: 103min.
  • Generoa: Dokumentala.
  • Gomendatutako adina: 16 urtetik beherakoentzat ez gomendatua.
  • Sinopsia: The Act of Killing (2013) azken urteetako dokumentalik bortitzena izan da, zalantzarik gabe. Indonesiako 1965eko genozidioaren arduradunak orduan egindakoak gogoratzen eta antzezten erakutsi zizkizgun Oppenheimerrek, gizakiaren alderik nardagarriena azaleratuz. Gaiaren inguruko bigarren lan honetan biktimak dira protagonista, hamarkadetan botereak beldurraren eraginpean isilik izan dituen gizon eta emakumeak.

AGUAS TRANQUILAS (2016ko urtarrilaren 14an) 

  • Zuzendaria: Naomi Kawase.
  • Urtea: 2014.
  • Herrialdea: Japonia.
  • Iraupena: 120min.
  • Generoa: Drama / Maitasuna.
  • Gomendatutako adina: 12 urtetik gorakoentzat.
  • Sinopsia: Bizitzaz eta heriotzaz hausnartzen duen film honen protagonistak, Kaito eta Kyoko dira. Japoniako bikote gazte honek, ezezagun baten gorpua aurkituko du itsasoan eta beraien barruan ordura arte atzeman gabeko sentimenduak piztuko dizkie. Heriotzarekin lehen aldiz aurrez aurre topatuko diren gazte hauek sentimenduen kudeaketa emozional konplexua burutu beharko dute etxean dituzten egoerei aurre egiteko. 

EL RAYO (2016ko urtarrilaren 28an)

  • Zuzendaria: Fran Araújo, Ernesto de Nova.
  • Urtea: 2013.
  • Herrialdea: Espainia.
  • Iraupena: 87min.
  • Generoa: Drama biografikoa / Road Movie.
  • Gomendatutako adina: 16 urtetik beherakoentzat ez gomendatua.
  • Sinopsia: Hassan, Espainian 13 urte daramatzan etorkin marokoarrak ezin du lanik aurkitu. Dauzkan ondasun guztiak elkartu eta bigarren eskuko traktore bat erostea erabakitzen du, berau gidatuz Marokora itzultzeko. Espainiara iritsi zenean ez zeukan ezer; orain bere ondasun bakarrarekin itzuliko da bere jaioterrira: El Rayo traktorearekin.

MANDARIINID (2016ko otsailaren 11n)

  • Zuzendaria: Zaza Urushadze.
  • Urtea: 2013.
  • Herrialdea: Estonia, Georgia.
  • Iraupena: 87min.
  • Generoa: Drama / Gerra.
  • Gomendatutako adina: guztientzat.
  • Sinopsia: Hiru lagun 1990. urtean, Abkhaziako gerra hastera denean, Georgian bizi diren estoniar gehienek alde egitea erabakiko dute. Ivok ez du hala egingo, Margus adiskidea lagundu nahi duelako mandarinen uztan. Nahitaez, gerra etxeraino ailegatuko zaio. Bi soldadu zaurirtu egingo dira garen etxe aurrean, eta haiek zaintzera behartuta sentituko da.

REBELLE (2016ko otsailaren 28an)

  • Zuzendaria: Kim Nguyen.
  • Urtea: 2013.
  • Herrialdea: Kanada.
  • Iraupena: 90min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: guztientzat.
  • Sinopsia: Kongon soldadua izateko 12 urterekin bahitutako neska baten istorioa kontatzen du filmak, heriotza eta etsipena ikuspegi gogor eta errealistarekin landuz. Errebeldeen armadak bahitu zuenetik bi urte pasa dira eta orain, sablean daraman umeari bere bizipenak kontatutko dizkio Komanak.

GHADI (2016ko martxoaren 11n)

  • Zuzendaria: Amin Dora.
  • Urtea: 2013.
  • Herrialdea: Libano.
  • Iraupena: 100min.
  • Generoa: Drama / Komedia.
  • Gomendatutako adina: guztientzat.
  • Sinopsia: Libanoko kostaldeko auzo batean, Leba, musika irakasle ezaguna, Lararekin ezkontzen da. Bi alaba izan ondoren, hirugarrengoan seme bat jaioko da, Ghadi, Down sindromea duena. Bizilagunen kexei aurka eginez, Lebak ez du onartuko bere semea instituzio batera bidaltzea. Lagunen babesarekin, burutazio hunkigarri bat izango du bizilagunek haurra onartu dezaten.

ANGST ESSEN SEELE AUF (DENOK DEITZEN GARA ALI) (2016ko martxoaren 17an)

  • Zuzendaria: Rainer Werner Fassbinder.
  • Urtea: 1974.
  • Herrialdea: Alemania.
  • Iraupena: 93min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: 13 urtetik beherakoentzat ez gomendatua.
  • Sinopsia: Langile atzerritarrak joan ohi diren kafetegi batean, Emmik, 60 urteko alargunak, Salem marokoar gaztea ezagutuko du. Bien arteko harremana ulertezina egingo zaio Emmiren familiari, eta iskanbila sortuko du auzoan, bikoteari eraginez.

THE LOBSTER (OTARRAINSKA) (2016ko apirilaren 7an)

  •  Zuzendaria: Yorgos Lanthimo.
  • Urtea: 2015.
  • Herrialdea: Grezia.
  • Iraupena: 118 min.
  • Generoa: Drama / Zientzia fikzioa.
  • Gomendatutako adina: 16 urtetik gorakoentzat.
  • Sinopsia: maitasun ez oso ohiko bat narratzen da pelikula honetan. Fikziozko mundu batean, bikotekiderik ez duten guztiak atxilotu egiten dituzte eta 45 egunean bikotekide bat aurkitzera behartuta dauden leku batera bidaltzen dituzte. Pelikularen gai nagusia hala ere, bakardadea da; bakardadean bizitzeko beldurra, bakarrik hiltzeari beldurra, baina era berean, bizitza norbaitekin konpartitzeari beldurra.

NUOVO CINEMA PARADISO (PARADISU ZINEMA) (2016ko apirilaren 23an, zineklub eguna)

  • Zuzendaria: Giuseppe Tornatore.
  • Urtea: 1988.
  • Herrialdea: Italia.
  • Iraupena: 123 min.
  • Generoa: Drama / Zinea zinemaren barruan.
  • Gomendatutako adina: adin guztientzat egokia.
  • Sinopsia: zinemarekiko maitasun istorio bat da Paradisu Zinema. Salvatore izeneko haur bat Italiako herri txiki batean bizi da, eta bere denbora pasa bakarrak zinera joatea da. Zinea magia dela sinetsita haziko da, bere herria utzi beharrean aurkituko den arte. 30 urte pasa ondoren, telefono dei baten ondorioz, bere jaioterrira itzultzera behartuta sentituko da.

STESTI (SOMETHING LIKE HAPPINESS)(ZORIONTASUN GISAKO ZERBAIT)

(2017ko urriaren 6an)

  • Zuzendaria: Bohdan Slama.
  • Urtea: 2005.
  • Herrialdea: Txekiar Errepublika.
  • Iraupena: 100min.
  • Generoa: Drama /
  • Gomendatutako adina: guztientzat.
  • Sinopsia: Txekia herrialdeko herrixka txiki batean bizi diren bizilagun batzuen bizitza irudikatzen duen filma da. Monika, Tonik eta Dasha dira protagonistak, txikitako lagunak. Herrixka industrial baten kanpokaldean bizi dira. Monika, bihotz handiko emakume jatorra da. Supermerkatuan egiten du lan eta AEB-etara joan behar izan duen mutil-lagunarengana joateko asmoa du. Tonik Monikaz maiteminduta dago eta guraso kontzerbadoreak atzean utzita, izebaren baserrira joan da bizitzera. Dasha, bi umeren ama da, gizon ezkondu batekin ateratzen da eta burua galtzen hasita dago. Psikiatrikoan sartzen dutenean, Monika eta Tonik egiten dira Dasharen bi umeen kargu.

COURT (GORTEA) (2016ko urriaren 20an)

  • Zuzendaria: Chaitanya Tamhane.
  • Urtea: 2014
  • Herrialdea: India. 
  • Iraupena: 116 min.
  • Generoa: Drama / Komedia.
  • Gomendatutako adina: +12.
  • Sinopsia: Narayan Kanbleren istorioa kontatzen duen pelikula hau benetako gertakizun batean oinarritzen da. Narayan-i, 65 urteko irakasle eta abeslaria, bere letren ondorioz langile batek bere buruaz beste egin izana leporatuko diote. Epaiketa gogor baten ostean, erruduntzat joko dute. Istorio honen bitartez, pelikulak Indian izaten diren prozesu judizialen drama salatu nahi du. 

LA GIOVINEZZA (GAZTETASUNA) (2016ko azaroaren 3an)

  •  Zuzendaria: Paolo Sorrentino.
  • Urtea: 2015.
  • Herrialdea: Italia.
  • Iraupena: 118 min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: 16 urtetik gorakoentzat.
  • Sinopsia: Udaberria da. Aspaldiko bi lagun, Fred eta Mick, 80 urte betetzera doaz Alpetako hotel eder batean oporretan. Fred erretiratzear dagoen orquestra zuzendaria da, eta Mick berriz, bere azken pelikula amaitu ezinean ari den zine zuzendaria. Biek ala biek, badakite zahartzarora iritsi direla eta ez zaiela denbora gehiegi geratzen, ondorioz, enbidiaz bergiartzen diete euren seme-alaben gaztetasunari.

TAXI TEHERAN (2016ko azaroaren 17an)

  • Zuzendaria: Jafar Panahi.
  • Urtea: 2015.
  • Herrialdea: Iran.
  • Iraupena: 82 min.
  • Generoa: Dokumentala.
  • Gomendatutako adina: adin guztientzat egokia.
  • Sinopsia: Taxi bat Teheraneko kale ikusgarrietatik dabil. Taxi barruan dagoen kamara baten bitartez, gidariak (Jafar Panahi zuzendaria) Iraneko gizartea nolakoa den erakusten digu, taxista lanak egiten dituelarik bezeroekin izaten dituen hizketaldien bitartez.

K2. DOTKNAC NIEBA (2016ko abenduaren 15ean, Mendi Astean)

  • Zuzendaria: Eliza Kubarska.
  • Urtea: 2015.
  • Herrialdea: Polonia.
  • Iraupena: 72 min.
  • Generoa: Dokumentala.
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: 1986ko udan, mundu osoko 12 herrialdetako espedizioak aldi berean ari dira saiakera batean K2ko beheko kanpalekuan: biderik zailenetik mendi hori eskalatzea, zeinetatik jende gutxik lorua baituen igotzea. Eskalatzaileetatik hamaihiruk bertan utzi zuten bizia. Ordudanik, "uda beltza" esaten diote uda hari. Hil ziren eskalatzaile horien lau seme-alaba elkartzea lortzen du dokumentalak. Berriro K2ren oinetara eramaten ditu. Bertan dira aitak edo amak elurperatuta eta bertan saiatuko dira ulertzen gurasoak zergatik tematu ziren hain helburu arriskutsuan, seme-alaba hauetako batzuk umeak zirela artean edo aman sabeletan zeudela baten batzuk. Egun helduak dira eta helduen ikuskeratik ahaleginduko dira betiereko galderari errantzuten zein da grinaren prezioa?

DEAD SLOW AHEAD (2017ko urtarrilaren 12an)

  • Zuzendaria: Mauro Herce.
  • Urtea: 2015.
  • Herrialdea: Suitza.
  • Iraupena: 74min.
  • Generoa: Dokumentala/
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: Fair Lady zamaontziak itsasoa zeharkatzen du. Filipinetako eskifaia du.  Motorren erritmo hipnotikoak langileak irensten dituen makineriaren mugimendu etengabea erakusten du.  Nazioarteko uretan nora ezean doan gizateriaren parte baten ikuspegi apokaliptikoa eta suspensez betea da filma. Neokapitalismoaren motorrak martxan daude,  geldiezin.

ALOYS (2017ko urtarrilaren 26an)

  • Zuzendaria: Tobyas Nölle
  • Urtea: 2016.
  • Herrialdea: Suitza. 
  • Iraupena: 96 min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: Aloys Adorn detektibe pribatu bat da. Bere lana beste pertsonek egiten dutena zelatatzea eta grabatzea da, bera ikusezina den bitartean. Egun batean, mozkortu eta etxera bueltako autobusean lo geratuko da. Esnatzean konturatuko da, bere grabazio guztiak dauzkan kamera falta zaioala. Handik gutxira, emakume baten deia jasoko du.

NADER Y SIMIN, UNA SEPARACIÓN (2017ko otsailaren 9an)

  • Zuzendaria: Asghar Farhadi.
  • Urtea: 2011.
  • Herrialdea: Iran.
  • Iraupena: 123 min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: 7 urtetik beherakoentzat ez gomendatua.
  • Sinopsia: Nader eta Simin alaba bat duten senar-emazte iraniak dira. Siminek Iranetik ihes egitea nahi du bizitza hobe baten bila, baina Naderrek bere aita zaintzen gelditzea erabakitzen du, Alzheimerra duelako. Emazteak dibortzioa eskatu eta gurasoen etxera joango da bizitzera. Senarrak berriz, aitaz kargu egingo den neska bat kontratatzen du. Laguntzaileak egindako axolagabekeria batek gatazka handia sortuko du.

I, DANIEL BLAKE (2017ko otsailaren 23an) 

  • Zuzendaria: Ken Loach.
  • Urtea: 2016.
  • Herrialdea: Erresuma Batua.
  • Iraupena: 100 min.
  • Generoa: Drama soziala.
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: Bere bizitzan lehen aldiz, Daniel Blakek, 59 urteko igeltzero batek, zerbitzu sozialetara jotzen du bere bihotzeko arazoak direla eta. Medikuak lan egitea galarazi badio ere, administrazioak bestelako lan bat bilatzera derrigortuko du. Lan bila dabilera, Rachel ezagutuko du, arazoak dituen bi umedun ama banandu bat. Administrazioaren traba burukratiko guztiekin zoratu beharrean, elkarri laguntzea erabakiko dute.

GIRLHOOD (2017ko martxoaren 9an)

  • Zuzendaria: Céline Sciamma.
  • Urtea: 2014.
  • Herrialdea: Frantzia.
  • Iraupena: 114 min.
  • Generoa: Drama.
  • Gomendatutako adina: +16.
  • Sinopsia: Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatu eta ikastetxea utziko du bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin.
  • Azpitituluak: euskaraz (Filmazpit)